Altzatarock jaialdia egingo dute abenduaren 2an
Altzako Bizarrain euskara elkarteak antolatzen duen Altzatarock jaialdia bueltan da. Larratxo kultur etxean egingo dute abenduaren 2an, 21:00etan, eta zuzenean hiru talde ariko dira: Sermond’s bizkaitarrak, MICE –Miren Narbaiza eta banda– gipuzkoarrak eta Pelax donostiarra. Sarrera doakoa izango da.