Auzoek nola irudikatzen dute euren etorkizuna?
Bagera euskaltzaleen elkarteak 25 urte bete ditu eta enkargu berezi bat egin die auzoei. Etorkizunera begira jartzeko eskatu die eta IRUTXULOKO HITZA euskarri hartuta, euren auzoetako albisteak idatzi dituzte. Nola irudikatu dituzte euren auzoak? Joan den larunbatean Bagerak San Telmo Museoan egindako ekitaldi berezian erakutsi zituzten azalak, museoko patioan jarri zuten erakusketa batean. Lerroburuei erreparatu diegu eta argi dago auzoetako bizilagunei irudimena ez zaiela falta, eta umorea ere ez dutela galdu!