Dominak lortu dituzte donostiarrek Benta Berriko ergometro txapelketan

Urkiko Koxme Burutaran, urrezko dominarekin, Kaiku eta Getxoko arraunlariekin podiuma osatzen. (Argazkia: Ur-Kirolak)
- Arraunlari hauek urrezko dominak lortu zituzten: Arene Lakoste (13-14 urtekoak – 1.000 metro), Ander Balda (13-14 urtekoak – 1.000 metro) eta Koxme Burutaran (17-18 urtekoak – 2.000 metro)
 - Beñat Santosek brontzezko domina lortu zuen (0-12 urtekoak – 2 minutu).
 - Ur-Kirolaken hasi dira, aurten, gainera Berdin-Berdinak elkartekoak, eta haien lana nabarmendu dute Urkikoek.
 
- Zilarrezko domina lortu zuten Ion Antak (0-12 urtekoen artean-2 minutu) eta Marimar Epalzak (40-49 urtekoak, pisu arina – 2.000 metro).
 - Beñat Aranburuk brontzezko domina jantzi zuen (13-14 urtekoak – 1.000 metro).
 
								
								
							
					

