Espartxoko egungo zubia, Txomin Enean kokatua.
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak Espartxoko zubiaren obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Uba eta Txomin Enea lotzen dituen egungo zubia ordezkatuko du berriak. 2.874.961,88 euroko aurrekontua du eta lanak egiteko epea 14 hilabetekoa da.
Eneko Goia alkatea eskaini ditu zubi berriaren xehetasunak: “59,4 metroko luzera izango du, 18,3 metroko zabalera eta ez du zutaberik izango ibaian. Hortaz, ura modu naturalean joango da eta ez du talka egingo zutaberen kontra, egun egiten duen bezala, eta beraz, ura ubidetik ateratzeko arriskua saihestuko da”.
Arenas y Asociados enpresak egin du zubi berriaren diseinua. Hainbat ezaugarri izango ditu. Espaloia eta errepidea bereizita egongo dira, eta Martutene auzotik gertuen dagoen espaloiak bidegorria izango du. Zubi berria egungoaren ondoan eraikiko da, eta behin eraikitakoan, zaharra eraitsiko dute.