Bizitza jasangarriaren aldeko hainbat jarduera egingo dituzte asteazkenean
Tipi-tapa Bagoaz! bizitza jasangarrirantz kanpainaren barruan, solasaldia eta kale antzerkia egingo dituzte azaroaren 29an.
“Gizarte iraunkor, jasangarri, justu eta parekideak eraikitzeko, beharrezkotzat jotzen dugu erabat desberdina den eta bizitzaren zein planetaren zaintza erdigunean jartzen duen beste eredu bateranzko trantsizioa egitea”, azaldu dute antolatzaileek. Horregatik antolatu dute hainbat jarduera antolatu dituzte: “Prozesu honetan, bizitzaren zaintza erdigunean jartzen duten eta, hala, jasangarria ez den egungo garapen-eredu ordezkatzen duten alternatibak sortzeko beharrak batutako hainbat eragilek hartu dute parte””.
Horrela, azaroaren 29an , 13:30ean Tabakalera ondoko Nestor Basterretxea plazan, prozesuan landutako ardatzen inguruko kasuak “sarkasmoz” azaleratzen dituen antzerki-foro bat egingo dute: “Lur-Ikara Kabareta, Arratsaldean, beste hainbat jarduera egongo dira:
17:00-17:15.- Parte hartzaileen erregistro eta materialen entrega
17:15-17:30: Jardunladien aurkezpena
17:30-18:30.- Auzitegien esperientzien aurkezpena
- 17:30-18:10.- Castor kasuaren herri auztiegia. Blanca Bayas eta Irina Camarasa energian adituak eta Castor kasuaren antolatzaileak.
- 18:10-18:30.- Giza eskubideen defendatzaileak: Richar Sierra eta Lolita Xhávez