Edukiontzi marroia, hondakin hondarrena.
Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute, hondakin ontzietan sentsoreak jartzeko. Hori dela eta, hondakin hondarrak jasotzen dituzten 100 edukiontzietan sentsoreak jarriko dituzte, betetze maila eta ontzien tenperatura jakiteko.
Teknologia horri esker, hirian hondakin hondarraren kudeaketa hobetzea du helburu hitzarmenak. Era berean, gastuak gutxitu eta erakingortasuna lortzea da asmoa.