Azaroaren 25a goxotasunez bukatzeko ekitaldi bat antolatu dute Parte Zaharrean

Azaroaren 25eko manifestazioaren ondoren ekitaldi bat antolatu du Ernai gazte antolakundeak Parte Zaharreko Ikatz kalean; horrela, amaiera “goxoa” eman nahi diote Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunari.
“Azken urtean gertutik jasan ditugun erasoez kolektiboki osatzera begira, afaria egingo dugu Donostiako neskok, elkar goxatu eta gozatzeko”, azaldu dute antolatzaileek. Ekitaldia guztiz irekia izango da. Dena den, afaria egingo dute ondoren. “Zatoz feministon arteko aliantzak indartzera, saretuta bagaude ez dago gu gelditzerik”, diote antolatzaileek.