Belar hockeyko kopetarako sailkatu dira Reala eta Donostiako Atletiko
Bukatu dute lehen itzulia belar hockeyko ohorezko mailako ligetan. Horrela, bi talde donostiarrek egindako lanari esker, Koparako sailkatzea lortu dute. Larri sailkatu dira bai Donostiako Atletikoren gizonen taldea bai Realeko emakumeena. Izan ere, azken txartela lortu dute biek ere, euren ligetako zortzigarren postuan sailkatuta. Realak, gainera, puntu berdinketa izan du Jolasetarekin, ligako beste euskal taldea, baina gol averageari esker lortu du sailkatzea.