Espainiako selekziotik deitu diote Koxme Burutarani
Loiolako Koxme Burutarani deitu diote Espainiako Selekziotik, Sevillan egingo duten kontzentraziorako. Ur-Kirolakeko arraunlaria da Burutaran, jubenil mailakoa, eta hamar eguneko egonaldian parte hartuko du, abenduaren 1etik 10era, Cartujako goi errendimenduko gunean
Ergometro testeko emaitzak bidaltzen dituzte klubek federaziora, eta, ondoren, zerrenda osatzen dute aukeratutako arraunlariekin. Horrela, atzo eman zuten zerrendaren berri [zerrenda osoa].
Joan den otsailean elkarrizketa egin zion IRUTXULOKO HITZAk Koxme Burutarani, bere arraun ibilbidea errepasatuz.