Ia 70.000 deskarga lortu ditu Dbuseko app-ak
Dbus-ena Donostiarrek gehien erabiltzen duten udal aplikazioetako bat da. Aurtengo ekainean aplikazio mugikorraren bertsio berria kaleratu zen, eta geroztik, 68.541 deskarga baino gehiago egin dira. App-a doakoa da eta Android, iOS eta Windows Phoneko online dendetan deskargatu daiteke.
Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskura daiteke. Bertsio berrian informazio gehiago eskaintzen du app-ak: autobusen iritsiera alertak, hurrengo zerbitzuei buruzko informazioa, Mugi txartelan diru gehiago sartzeko aukera eta soinu bidezko informazioa, besteak beste.
Dbusek ohartarazi du 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera bertsio zaharra ezingo dela gehiago erabili, eta app-a eguneratzeko deia egin du, erabiltzaile guztiek mugikorrean azken bertsioa izan dezaten.