Sutea piztu da Zarautz hiribideko etxebizitza batean
Antiguan, Zarautz hiribideko 80. zenbakian, sutea piztu da goizean. Suhiltzaileak lanean ari dira sutea itzaltzeko, baina ez da zauritu larririk izan.
Zazpigarren pisuko etxebizitza batean piztu da sua, koltxoi batek su hartu duelako. Eta ondoko logela batera ere zabaldu da sua, eta kea eskaileretaraino iritsi da. Goizean piztu da sua, 11:15ak inguruan. Sei bizilagun artatu behar izan dituzte; hiru kea arnasteagatik, bi antsietateak jota zeudelako, eta beste bat erredura arinengatik, koltxoia itzaltzen saiatu denean zauritu egin baita.
Gizarte larrialdietarako udal zerbitzua aktibatu dute eta kaltetuak izan diren bizilagunei ostatu emango diete.