[Bideoa] Emakume ugari bildu dira Parte Zaharrean indarkeria matxistaren aurka
“Hasi da Tximeletaren Reboluzioa”. Hala azaldu zuten larunbatean hainbat emakumek, azaroaren 25eko mobilizazioaren ondoren Parte Zaharrean egindako ekitaldian.
Gizonezko bat kaleratu zuten uztailean Sortutik eta Donostiako Piraten mugimendutik. Argudiatu zutenez, gertaeren arrazoia izan zen gizon hark engainatu egin zituela hainbat emakume eta sexu erasoak jaso zituztela. Hilabeteak igaro dira lehen salaketak azaleratu zirenetik, eta, orain, emakume talde bat elkartu eta saretu egin da egoerari aurre egiteko. Parte Zaharrean egindako ekitaldian, gizon hark idatzitako mezuak irakurri eta erasotuen bizipenak kontatu zituzten.
Ikusi hemen bideoa.