Baietz 20 egun euskaraz Intxaurrondon jarduerako bigarren txanda aldaketa. (Argazkia: Plazara Goaz)
Dagoeneko bi aste baino gehiago pasa dira erronkari ekin ziotenetik, eta “esperientzia zoragarria” izaten ari dela adierazi dute antolatzaile eta parte hartzaileek: “Bizipenak milaka dira eta pixkanaka kide ororen esperientziak biltzen joatea gustatuko litzaiguke. Horretarako modu desberdinak daude, dela esperientzien liburuan idatziz, grabazio bat grabatuz, balorazio orria betez… anima zaitezte beraz zuen esperientziak modu batera edo bestera konpartitzera!”.
Aurreko ostiralean, hilak 24, aho bizien bigarren txanda aldaketa egin zuten. Intxaurrondo kultur etxean elkartu ziren, eta esperientziak trukatzeaz gain, hirugarren txandako aho biziekin hitz egiteko tartea ere hartu zuten. Ondoren, talde argazki bat egin zuten, eta Lauaizeta Ikastola BHI-ko irakasle eta zenbait kideren kontzertuaz gozatu zuten eta haiekin dantzan eta kantuan ibili ziren. Tartean, egitasmoko Ai aizu abestia abestu zuten. Bukatzeko, mokadutxorako tartea ere izan genuen.
Amaiera ekitaldia
Ostiralean, abenduaren 1ean, txanda aldaketa Bernart Etxepare Plazan izango da, 19:00tan, eta gaztainerreaz gozatzeko aukera izango dute. Bukatzeko, larunbatean, abenduaren 2an, amaiera ekitaldia egingo dute. Intxaurrondoko kultur etxean izango da, bazkari herrikoi batekin. Bazkariko tiketak 7 eurotan daude salgai Sagasti, Adi, Talai, Eder, Lekueder, Zulo Zahar eta Erdikoa tabernetan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea