Europako Hizkuntzen Mapa berria brontzezkoa izango da eta Tabakaleraren albo batean jarriko dute
‘Europako Hizkuntzen Mapa’ berregin eta berriz ere leku publiko batean jartzeko. Aurretik egurrez egindakoaren diseinu eta tamaina berbera -Iñaki Rifaterra eta Manex Izagirre dira egileak- izango du. Oraingoa brontzezkoa izango da, sendoagoa izan dadin, eta ahalik eta konponketa gutxien egiteko. Oraindik ere mapa egiten ari dira eta eskultura berria otsailerako inauguratzea espero du Donostiako Udalak. Tabakaleraren albo batean jarriko dute, Mandasko Dukearen kaleko aldean.
Donostiako Kultur Hiriburutzaren urtean Tabakalera eraikinaren kanpoaldean jarri zuten Hizkuntzen Mapa, Nestor Basterretxea plazan. Aldi baterako proiektu gisa sortu zen mapa, baina handik kenduko zutela iragartzean, zalaparta sortu zen. Udalak mapa berriz egin eta beste leku batean jartzeko konpromisoa hartu zuen. Orain gutxi falta da Hizkuntzen Mapa Tabakalera ingurura itzul dadin.
Donostiako Udala eta Bagera elkartea elkarlanean ari dira