Giro ederrean egin dute bertso afaria Loiolako Erriberan
Bertso afaria egin zuten larunbatean Loiolako Erriberan Erribertxo kultur elkarteak eta Haritzalde Naturzaleen elkarteak antolatuta. Angel Mari Peñagarikano eta Miren Artetxe aritu ziren bertsotan auzoko Zubiberri Gastronomia elkartean.
Irutxuloko Hitzaren poltsak banatu zituzten bertan eta aldizkariaren aldeko diru bilketa ere egin zuten.