Maria Luisa Garcia zinegotziak jasandako mehatxua salatu du Bozeramaile Batzordeak
Donostiako Udaleko Bozeramaile Batzordeak elkartasuna adierazi dio Maria Luisa Garcia PSE-EEko zinegotziak jasandako mehatxuarengatik. Bidebietan haren kontrako pintaketa bat agertu da. Ohar bidez, bozeramaileek tinko errefusatu dute mehatxua. “Pintaketa horiek gorrotoa eta intolerantzia besterik ez dute adierazten, eta elkarbizitza eragozten dute”.