Larunbatean Matia kalean egin zuten jarduera informatiboa. (Argazkia: Metroa Gelditu Antiguan)
Topoaren igarobidea egin ahal izateko leherketak egingo dituztela dioen ohar bat banatu dute Antiguako Zarautz hiribideko eta Munibe kaleko bizilagunen artean. Hala salatu zuen asteburuan Gelditu Metroa Antiguan plataformak sare sozialetan. Eusko Jaurlaritzak, aldiz, azaldu du “ohar faltsua” dela eta ez dutela leherketarik egingo: “Hirietan egiten ditugun halako obretan, zulaketa lanak rozadorarekin egiten ditugu. Orain arte Antiguako auzokideekin egindako bost bileratan hala azaldu dugu argi eta garbi. Beraz, bileratan egondakoak badakite gezurra dela”.
Gelditu Metroa Antiguan taldeko kideek azaldu dute beraiei bizilagunek erakutsi dizkietela oharrak: “Faltsuak badira salatu egin nahi dugu, izan ere, hainbeste informazio falta dagoen unean onartezina da halako gezurrak zabaltzea”. Hala ere, gaineratu dute Topoaren igarobidea egiteko lanen txostenean leherketak egingo dituztela azaltzen dela.
Ostegunean asanblada irekia egin zuten Antiguan Zarautz etorbidean, hain zuzen ere, topoaren igarobidea egiteko lanak hasiko diren lekuan. Bertan, Toparen igarobidearen aurkako “ekintza zuzena” egin eta hesiak kendu zituzten: “Hesiak ez zuten araudia betetzen eta salaketa jarri dugu udalean”. Azaldu dute hemendik aurrera herritarrentzako informazio gune bat jarriko dutela asteartero 12:00etan Zarautz etorbidean eta ostegunetan 17:00etan asanbladak egingo dituztela, Topoaren igarobidea egiteko proiektua gelditzeko.
Gainera, salatu dute osteguneko asanbladaren ondoren bertan parte hartu zuten lau lagun identifikatu zituela Ertzaintzak.
Abenduaren 20an giza katea egingo dute Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta aldunditik udalera. Horrela, udal plenora eraman nahi dute Topo igarobidea gelditzeko eta herritarren parte hartzea sustatzeko aldarrikapena.
Hesiak kendu zituzten uneko bideoa, ARGIAren bitartez.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea