Abian da kultura feministaren jaialdia
20 gonbidatu inguru izango dituzte aurten, disziplina eta jatorri desberdinetakoak. Besteak beste, Hajar Samadi, Tarana Karim, Irantzu Varela, Isa Calderon, Lucia Lijtmaer, Ane Labaka, Bea Egizabal, Inma Hurtado eta Lucrecia Masson izango dira. Aurtengo lelo gisa #Fobia aukeratu dute. San Martinek azaldu duenez, “gorrotoaz hausnartzea da helburua”, hain zuzen, “desberdinarekiko, arraroarekiko, disidentearekiko gorrotoaz”. Hala, “edizio honetan performer, kazetari, artista edo aktibistak gonbidatu ditugu beldur desberdinekiko hausnarketa kritikoak egin ditzaten: arraza, gorputza edo sexualitatea, feminismoak berak espazio hegemonikoetan sor dezakeen gorrotoa ahaztu gabe”, azaldu du. Gonbidapen zabala egin dute astean zehar Tabakalerara gerturatu eta Feministaldiaz gozatzeko.
Gaur hasi eta igandea bitartean egitarau oparoa eskainiko du XII. Feministaldiak, kultura feministaren jaialdiak. #Fobia lelopean, artista, performer, aktibista eta kazetariak, arrazakeriaz, sexualitateez eta gorputzez arituko dira. Aurtengo programazioa aurkeztu du gaur Plazandreok emakumeen plataforma politikoak, Tabakaleraren kolaborazioarekin eta Emakunde eta Gipuzkoako Foru Aldundia laguntzaile dituela. Bertan izan dira, Tabakalerako komunikazio zuzendari Katerin Blasco, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida, Feministaldiako antolatzaile Leire San Martin eta Plazandreokeko kide Juana Aranguren.
Orotara,