Arte Ederretako eraikinak desadostasuna azaleratu du
oharra atera, eta biharamunean, SADEk eta bi alderdiek beraien iritzia plazaratu dute. Eneko Goia alkateak sortu den egoera ez dela ona esan du Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsa agerraldian. “Iruditzen zait tren bat pasatzen utzi dugula. Oraingo egoera zalantzaz beteta dago, eta une honetan, eraikin hori mantentzeko ditugun tresnak mugatuak dira”, azaldu du Goiak.
SADEk udalari 13,7 milioi euro erreklamatu zizkion salaketa bidez. Ordea, erretiratu egin zuen negoziatzeko borondatea eman zenean alde guztien partetik. Baina akordiorik eman ez denez, salaketarekin aurrera egitea erabaki dute.
Epaiaren zain geratuko da udala, eta ondoren erabakiko du zer egin. “Azken epaiaren ondorioz, jabeari eskatu ahal diogu duen babes maila errespetatzeko, eta hirugarrenei kalterik ez eragiteko. Baina zaildu egiten du eraikinari erabilera bat ematea. Orain artekoak ikusita, ez dakit erraza izango den dagoen egoeratik mugitzea”, esan du Goiak.
Proposamenen talka
Udala eta SADE eseri zirenean, bakoitzak proposamen propioa eraman zuen bilerara. Arte Ederretako eraikinean zinema berri bat jartzeko proposamena egin zion udalak SADEri, eraikinaren balio historikoa mantendu zezan. Horren trukean, eraikinaren jabeak eskatu zuen Plan Orokorra aldatzea, Arte Ederretako eraikinean etxebizitzak egin ahal izateko.
Desadostasuna ekarri zuen SADEren eskaerak udal gobernuko bi alderdien artean. PSE-EE kontra agertu zen, eta iritzi berekoak dira oposizioko beste udal talde batzuk. Plan Orokorra aldatzeko udalbatzaren gehiengoa behar denez, momentu honetan ez da posible eraikinaren jabearen eskaerak betetzea. Horrela baieztatu du Goiak.
Sozialisten izenean, Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak hitz egin du. Arte Ederretako eraikinaren inguruan bertsio eta iritzi desberdinak daudela esan du Ramosek. “Plan Orokorra aldatzeko arrazoi garrantzitsu eta serioak egon behar dute, eta interes publikokoa behar du izan. Gure ustez, ez du logikarik Plan Orokorra aldatzeak luxuzko etxebizitzak egiteko. Ez du interes publikorik”, azaldu du Ramosek.
Sententziaren zain geratuko da PSE-EE, eta udalaren aldekoa izango dela uste du Ramosek. “Arrazoia ematen badigute, ikusi beharko da zein pauso ematen ditugun”.
Etorkizunik gabe jarraitzen du Arte Ederretako eraikinak. Donostiako Udalak eta SADEk ez dute akordiorik lortu, eta epaitegien zain geratu dira bi aldeak. Udal gobernuan ere bi ikuspegi daude eraikinaren etorkizunaren inguruan. PSE-EE ez dago prest SADEren baldintzak onartzeko, eta EAJren ustez, galdu den aukera bat da.
Udalak