Egiatarra zahar etxea. (Argazkia: Kulturaldia)
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Egiatarra zahar etxea berritzeko kontratua. Blas de Otero plazaren azpian dago kokatuta. Inbertsioa 298.761,64 eurokoa izango da, eta gelen banaketa aldatu eta argiteria hobetuko da.
Gizarte Ekintza sailak 2018rako egin duen plangintzaren lanetako bat izango da Egiatarraren berritzea. Era berean, plangintza horretan beste hainbat zahar etxeen hobetze lanak aurreikusten dira. Horretarako, sailak 775.000 euroko aurrekontua izango du.
Berritu eta hobetuko diren gainontzeko egoitzak ondorengoak dira. Antiguan egoitza handituko da La Sirena Aterpetxearen beheko solairuetan. Grosen lokala erosiko da egoitza berria egiteko. Intxaurraldeko zaharrren egoitzarentzat lokala egokituko da Monsen. Eta azkenik, Jatorra (Erdialdea) eta Varonako (Altza) egoitzetan hobetze eta handitze lanak egingo dira.