Potxin eta Patxin pailazoek emanaldia eskainiko dute larunbat goizean. (Argazkia: potxinpatxin.com)
Sekulako jarduera mordoa antolatu dituzte Altzan, Euskararen Eguna datorrela eta, hainbat eragileren artean: Altzako Gazte Asanblada, Altza Institutua, Bizarrain Euskara Elkartea, Donostia Kultura, Herrra Kirol Elkartea, Herripe Auzo Elkartea, Irale Ikastegia, Larunbatero Jolasean eta Mozkor Frentekideok. Mintzodromoa, erromeria, Altzatarrock eta beste hainbat jarduera egingo dituzte, altzatarren artean euskara bultzatzeko asmoz. Hemen egitaraua:
Azaroak 29, asteazkena
- 19:30. Bertso literarioak: Danele Sarriugarte, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio. Idazleak kantuan jarriko ditu bi bertsolariak. Tomasene kultur etxean.
Azaroak 30, osteguna.
- 11:00. Mintzodromoa. Larratxo kultur etxean.
Abenduak 1, ostirala.
- Egun osoan zehar: Altxorraren bila jolasa. Harri Berri-Oleta eta Altza Herri Ikastetxeak antolatuta. 1. zikloa: eskola barruan; 2. zikloa: Harria parkean: 3. zikloa: Auzoan barrena.
- 14:30. Kalejira. Herrerako ikastetxetik San Luis Gonzaga plazaraino.
- 14:50. Jaialdia. Txalaparta joaldia. San Luis Gonzaga plazan.
Abenduak 2, larunbata.
- 11:00. Potxin eta Patxin pailazoak, Piramideen bila. San Luis Gonzaga plaza (eguraldi txarra egingo balu, errepideko zubi azpian).
- 12:30. Irakurketa publikoa: Jenisjoplin. Uxue Alberdi. San Luis Gonzaga plazan.
- 21:00. IV. Altzatarrock: Pelax, MICE eta Sermonds.
- 22:30. Altza Hadiren bukaerako ekitaldia. San Luis Gonzaga plazan.
Abenduak 3, igandea.
- Egun osoan zehar. Puzgarriak. San Luis Gonzaga plazan.
- 12:30. Kantujira Herrera Kantuz eta Altza Kantuz taldeekin, trikitilarien laguntzarekin. Euskal Giroa elkartetik abiatuta.
- 14:30. Bazkari herrikoia. Herrera Kirol Elkartean.
- 17:00. Euskal bingoa. San Luis Gonzaga plazan.
- 18:30. Erromeria gidatua. San Luis Gonzaga plazan (euria egingo balu, frontoian).
- 19:00. Elektrotxaranga. San Luis Gonzaga plazatik abiatuta.