Euskaraokea eta bertso bazkaria egingo dituzte Martutenen

Benta Zaharreko mutiko alaiekin kantujira egin zuten joan den asteburuan. (Argazkia: Sarroeta Auzo Elkartea)
- 18:00. Txapa tailerra, Gaztelekuan.
- 18:00. Euskal mahai jolasak ezagutzen, Gaztelekuan.
- Erreka Mari antzezlana. Txotxongilo taldea, 4-11 urte bitarteko haurrentzat. Etxarrrieneko areto nagusian.
- 17:00. Familiarekin jolasean: Euskaraokea. 5-11 urte bitarteko haurrak eta familiak. Haurtxokoan.
- 12:00. Martuteneko ikasle euskaldun eleaniztunak bideoaren aurkezpena. Auzoko protagonistekin egindako bideoa. Etxarrienen.
- 12:30. Kalejira trikitilariekin. Etxarrienetik.
- 14:30. Bertso bazkaria: Agin Laburu eta Sustrai Colina bertsolariekin. Songin zulo elkartean.