Euskararen Eguna ospatzeko txokolate jana eta euskaraokea egingo dituzte Loiolako Erriberan
Euskararen eguna ospatzen hasiak daude dagoeneko Loiolako Erriberan. Ostiralean bertso afaria egin zuten Angel Mari Peñagarikano eta Miren Artetxe bertsolariekin, Zubiberri elkartean. Dena den, datozen egunetan ere hainbat jarduera egingo dituzte.
EGITARAUA
Azaroak 30, osteguna
18:30.- “Ni Urumea” filmaren emanaldia, Loiolako Erriberako auzokideen elkartean.
Abenduak 1, ostirala
19:30.- Kantujira auzoan zehar, Amara Berriko kantu jira elkartearekin, Maria Zambrano plaza.
Abenduak 2, larunbata
17:00.- Beldurtxo jatuna, haur antzerkia, DIDAU antzerki faktoriaren eskutik, Ikasbide ikastolako gimnasioan.
18:30.- Txokolate jana eta euskaraokea Paloma Miranda plazan.