Igandera bitarte euskara izango da protagonista Parte Zaharrean
Asteazkenean hasiko dira Euskararen Eguna ospatzen Parte Zaharrean eta hala arituko dira igandera bitarte. Egitarau zabala prestatu dute auzoko eragileen artean. Honakoak aritu dira antolatzaile lanetan: Aek, Arrano Beltza Euskal Tokia, Donostiako Udalaren Txistulari Banda, Ehe, Urgullpeko Gazteak, Haraino Taldea, Herria Elkartea, Ilazki Euskaltegia, Kai Harripe, Orixeko Guraso Elkartea, Orixe Ikastola, Parte Zaharreko Kantu Jira eta Herri Dantza eta Kresala.
EGITARAUA:
Azaroak 29, asteazkena
12:00.- Triki poteoa, Ilazkiren eskutik, Konstituzio plazatik abiatuta.
Abenduak 1, ostirala
20:30 – Peps & Valfunkel’s taldearen Kontzertua, Ikatz Auzo Biltokian.
Abenduak 2, larunbata
12:00.- Kantu jira Donostiako Udalaren Txistulari Bandaren laguntzarekin, Konstituzio plazatik abiatuta
13:45.- Pintxo eta Mintzo euskaraz, Konstituzio plazan. Kantu jirak eta Erraldoiekin batera talde argazkia eta pintxo jana.
14:30.- Gazteen bazkaria eta ondoren euskararen murala berritzea, Arrano Beltza Euskal Tokian.
18:30.- Erromeria eta herri dantza, Donostiako Udalaren Txistulari Bandaren laguntzarekin Konstituzio plazan.
21:30.- Erromeria kontzertua, Arrano Beltza Euskal Tokian
Abenduak 3, igandea
09:00.- Argi soinua. Donostiako Udalaren Txistulari Banda, Kresala eta Kaskarin taldeetako kantari eta dantzariekin, Konstituzio plazatik abiatuta.
12:15.- Euskararen abestiak Donostiako Udalaren Txistulari Bandaren eskutik. Juan Ignazio Iztueta dantzari, dantza maisua, bertsolari eta idazlea jaio zela 250 urte.
16:30.- Euskaraz aritu. Haraino taldearen eskutik jolasak eta tailerrak, Konstituzio plazan.
7:30.- Euskaraz dastatu, Txokolate jana Konstituzio plazan.
18:00.– Karaokea. Konstituzio plazan.
18:00.- Gazte lehiaketa, jokoak eta jolasak. Trinitate plazan.
19:00.- Stereo antzerkia. Miren Gaztañagaren eskutik. Ondoren sortzaileekin solasaldia: sorkuntza eta generoa San Jeronimo kaleko udal liburutegian.