Dbusek Euskararen Egunarekin bat egingo du.
Dbus-ek Euskararen Egunarekin bat egingo du, eta euskara zabaldu eta indartzeko jarduera bat antolatu du azaroaren 30erako (osteguna): Dbuseko erabiltzaileak euskaraz bidaiatzera animatu nahi dituzte. Euskarazko antzezlan txikiak ikusteko aukera izango dute bidaiariek. Atsotitz herrikoietan oinarritutako elkarrizketak antzeztuko dituzte aktore batzuek.
Euskastellano izena du antzezlanak, eta autobusetako bidaiariek elkarrizketetan parte hartu ahal izango dute. Goiz eta arratsaldez egingo dituzte antzezlanak, bidaiari gehien dituzten hiru lineatan: Benta Berri (5), Altza (13) eta Amara Ospitaleak (28).