LAB sindikatuak elkarretaratze bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, negoziazioa bultzatzeko.
Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute. (Argazkia: LAB sindikatua)
Duela urtebetetik hona,
Gipuzkoako zaharren egoitzetako lan hitzarmen berria negoziatzeko mahaia zabalik dago, baina, LABek azaldu duenez,
“ez aurrera ez atzera dabil patronalak ez duelako akordioetara iristeko gogorik. Bien bitartean, Gipuzkoa Foru Aldundia albo batera begira dabil, arazoa berea ez bailitzan
“. Hori dela eta, LABek elkarretaratze bat egin du Donostian, aldundiaren aurrean, negoziazioa aktibatzeko helburuarekin.
Gipuzkoako
aurrekontuak onartzekotan direnean, EAJ-PSEk aurkeztutako aurreproiektuak ez direla aldatu dio sindikatuak: “Betikoa dakar berarekin, dirutza makroproiektuak finantzatzeko, eta lau txakur txiki zerbitzu publikoetarako”. Zahar etxeei dagokienez,
LABek proposatzen du negoziazio kolektiboa zerbitzu publikoa izatea, “diru publikoaz finantzatua eta zerbitzuaren esleipendunak diren titulartasun publikoko enpresek eta enpresa pribatuek eginda”.
Prekarietateak gora egin du
Sindikatuak azaldu duenez, sektorean nagusi den enplegu egoerak adierazten du jarduera handitu eta egonkortu bada ere, enpleguaren joerak prekarietate handiagoa,
kontratu mugagabe gutxiago,
laneko malgutasun handiagoa, prestasun handiagoa
eta lan zama handiagoa ematen duela.