Katalunia plaza.
Donostiako Udalak espedientea ireki zion Gros auzoko Katalunia plazako parkina kudeatzen duen enpresari –Aparcamientos Guipuzcoanos S.L–, kontratua “modu larrian” urratzeagatik.
“Ez zen betetzen ari 24 ordutan aparkalekua zaintzeko baldintza, eta bereziki, aparkalekua eta bere instalazioak zaintzeko baldintza eta erabiltzaileei deserosotasunak, arriskua edo atzerapenak saihesteko segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzeko pertsonala egoteko baldintza”, adierazi du udalak.
Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du 1.000 euroko isuna jartzea eguneko 24 ordutan zaintza-pertsonala ez izateagatik, eta era berean, eguneko beste 1.000 euroko isuna jartzea, baldin eta akordioa jakinarazi eta 30 egun ondoren ez badu gauean pertsonala jarri. Era berean, langile horiek lanean daudela justifikatu beharko du.