Udala gorriz argiztatuko dute bihar. (Argazkia: Donostiako Udala)
Udalak bat egingo du Sant’Egidio Komunitatearen
Biziaren aldeko hiriak/ Heriotza-Zigorraren aurkako hiriak nazioarteko egitasmoarekin eta bihar udala kolore gorriz argiztatuko dute heriotza zigorraren aurka.
Mundu osoko 2.000 hiri baino gehiagok egin dute bat egitasmoarekin; besteak beste, Berlin, Amsterdam, Erroma, Ginebra, Paris edo Nairobik. Hiri hauek ere eraikinak argiztatuko dituzte heriotza zigorra gaitzesteko. Espainiako Estatuan 25 hiriburu baino gehiago izango dira egitasmo honekin bat egingo dutenak.
Heriotza zigorra, zenbakitan
Amnistia Internazionala erakundeak heriotza zigorren eta exekuzioen inguruan egindako Txosten Globalean jasotzen denaren arabera, 2016an, aurreko urtearekin alderatuz,
exekuzioen kopuruaren %37 jaitsi zen. Guztira,
1.032 pertsona exekutatu ziren; 2015ean baino 602 gutxiago.
Jaiste nabarmena izan arren, 2016an bildutako exekuzioen kopuru orokorrak aurreko hamarkadan erregistratutako batez bestekoa baino altuagoa izaten jarraitu duela azaldu dute. Bestalde, azpimarratu dute kopuru hauetatik kanpo geratzen direla Txinan egindako milaka exekuzio. Azaldu dute honakoak direla exekuzio gehien egin dituzten herrialdeak: Txina, Iran, Saudi Arabia, Irak eta Pakistan, hurrenez hurren.