Zurriola pasealekuko eraikina.
Zurriola pasealekuko 41. zenbakiko –Zurriola Maritimo zegoen lekuan– udal eraikineko ostalaritza zerbitzua ustiatzeko kontratua bideraezina dela ebatzi du Donostiako Udalak.
Jakinarazi dutenez, gaizki daude maiatzaren 9an onartutako pleguetan aurreikusten ziren lokalerako inbertsioak. Hori dela eta, udalak eraginik gabe utzi du Jose Andres Lopez enpresariaren alde egindako kontratuaren esleipena. Lopezi itzuliko zaio jarritako 108.000 euroko behin betiko bermea.