Kantu jira iaz, Antiguan, Euskararen Egunean.
Auzoz auzo
Euskararen Egunaren harira prestatutako jarduerak egiten ari dira.
Antiguan ere egitarau berezia egingo dute. Ostiralean (abenduaren 1ean) bertsoarekiko sukarra igoko da,
Donostia Bertsotan egingo dute-eta Lugaritz kultur etxean. Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran eta Unai Agirre ariko dira bertsotan, 22:30ean. Gai jartzaile lanetan izango da Saroi Jauregi. Larunbatean (abenduaren 2an)
Euskal kirola eta euskal hitza emanaldia prestatuko dute Txantxarreka gaztetxeak eta Jakintza ikastolak. Benta Berriko kiroldegiaren aurrean elkartuko dira 11:00etan. Euria egiten badu, Antiguako frontoira joango dira.
Eta Antiguan euskal doinuak ozen entzungo dira larunbat eguerdian, 12:00etan,
kantu jirarekin. Matia kaleko elizatik abiatuko dira kantuan, eta auzoko txistulariak izango dituzte lagun. Arratsaldean
Euskaltergories lehiaketa eta euskal merienda prestatuko dute Antiguako merkatuan, 18:00etan.