Bidebieta Institutuko eraikinetako baten sarrera. (Argazkia: Lide Ferreira)
IRUTXULO.HITZA.EUS-en, azken zazpi egunetan bisita gehien izan dituzten albisteak.
«Denok kolpe latza jaso dugu»
Bi ikasturte barru, Bidebietako Institutua itxiko duela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak. Ikasle, guraso eta irakasleak «lur jota» daude. Irutxuloko Hitzak erreportajea argitaratu zuen joan den astean eta webgunean bisita asko izan ditu.
‘Euskararen Eguna ospatzeko egitarauak antolatu dituzte hiriko hamabost auzotan’
Udalak eta Bagera elkarteak Euskaraldia egitasmoa eta auzoz auzoko egitarauak aurkeztu dituzte. Bigarren albiste irakurriena izan da.
‘Maria Luisa Garcia zinegotziak jasandako mehatxua salatu dute’
Udaleko Bozeramaile Batzordeak elkartasuna adierazi dio Maria Luisa Garcia PSE-EEko zinegotziari, jasandako mehatxuarengatik. Bidebietan haren kontrako pintaketa bat agertu da.
‘Aitortza eta elkartasuna’
Indarkeria matxistaren egunaren harira erreportaje eta iritzi sorta argitaratu genuen astekarian. Hiriko mugimendu feministari eskainitako erreportajeak izan ditu irakurle gehien.
‘Europako Hizkuntzen Mapa berria brontzezkoa izango da eta Tabakaleraren albo batean jarriko dute’
Donostiako Udala eta Bagera elkartea elkarlanean ari dira Europako Hizkuntzen Mapa berregin eta berriz ere leku publiko batean jartzeko. Aurretik egurrez egindakoaren diseinu eta tamaina berbera -Iñaki Rifaterra eta Manex Izagirre dira egileak- izango du.
‘Hiriko sare feminista indartzea da helburua’
Koordinakunde feminista desegin dute, eta asanblada feministak hartu du mugimendu feminista saretzeko ardura. Asanbladako kideei egindako elkarrizketak arrakasta handia izan du.
‘Donostiaren neurria’
Xabier Vazquez kolaboratzaileak metroaren egitasmoari buruzko gogoeta idatzi du Dbuseko wifitik atalean, eta asko mugitu da sare sozialetan.