Gipuzkoako hoteletako langileen lan baldintzak hobetzeko eskatuko dute
Gipuzkoako hoteletako langileek elkarretaratzea egingo dute ostegunean 12:00etan Bulebarrean “hitzarmen duin baten alde eta externalizazioaren eta prekarietatearen aurka”. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitu dute protesta. Azpimarratu dute Gipuzkoako hoteletako langileek borrokan jarraitzen dutela eta hainbat mobilizazio egingo dituztela datorren asteetan.
Bestalde, mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu dute: “Hoteletako langileei mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu, eta gainontzeko langileei, hoteletako borrokarekin bat egitekoa, prekarietatea eta azpikontratazioa sektore guztietara zabalduta dauden gaitzak direlako”.