Kresala Zineklubak abenduko eta urtarrileko egitaraua aurkeztu du
Hurrengo astelehenean, hilak 4, abiatuko du Kresala Zineklubak ziklo berria. Abenduko eta urtarrileko egitaraua aurkeztu dute. Astelehenetan izango dira proiekzioak Trueba zinema aretoan (19:30), bat izan ezik. Hilaren 18koa Antzoki Zaharrean eskainiko dute. Hona hemen egitaraua:
- Abenduak 4. Theo y hugo, Paris 5:59 filma. Sexu-klub batean ezagutu eta maitemiendu egiten diren bi gazteen istorioa kontatzen du. Mikel Martin EHGAM elkarteko kideak aurkeztuko du.
- Abenduak 11. Bideak amesten / Soñando caminos dokumentala. Oinez bidea egiteari buruzkoa da lana. Juanmi Gutierrez zuzendariak berak aurkeztuko du.
- Abenduak 18. El ultimo filma, urte bukaerako saioa. IV. Kresala Zinekluba Saria emango diote Luciano Berriatua historialari eta zaharberritzaileari.
- Urtarrilak 15. La vida de Anna filma, urte hasierako saioa. Autismoaren gaia jorratzen du. Maialen Marcos Gautenako langilea izango da gonbidatua.
- Urtarrilak 22. A War filma. Gerra zinema generokoa da. Iñaki G. Gurpegik aurkeztuko du.
- Urtarrilak 29. El lado oscuro del corazon filma. Dario Grandinetti aktorea prostituta batez maitemintzen den olerkaria da. Felipe Juaristi idazle eta poetak aurkeztuko du.