Parte Zaharreko arazoez hitz egiteko auzo batzarra egingo dute
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak deituta auzo batzarra egingo dute abenduaren 11an 19:00etan San Telmo museoan auzoak dituen arazoak nola konpondu eztabaidatzeko. Izan ere, Parte Zaharreko plan integrala lantzeko aukera eskaini du udalak eta hori baliatu nahi dute.
Auzoak dituen arazoen artean honakoak aipatu dituzte: plaza eta kaleen gain okupazioa, turismoaren saturazioa, etxebizitza eskasia, pisu turistikoak, hotelak, zarata, zabor bilketa, karga eta deskarga eta ekipamendu falta. Hori dela eta, uste dute kudeaketa plan integrala eta Bertxako birmoldaketa baliatu behar dituztela konponbideak lortzeko.