Ursula izango San Tomas eguneko txerria
             
San Tomas eguna hurbiltzen ari da eta Donostia Festakek erabaki du jada aurtengo txerriaren izena: Ursula. Leitzako Arro baserrian hezitako txerria da, azken urteetan bezalaxe. Kristina Saralegi da animaliaren jabea, eta komunikabideek bisita egiteko aukera izango dute datorren asteartean.                    
                    
        
    
								
								
							
					


