Suitzako Hauser & Wirth galeriak kudeatuko du espazioa; 2011tik itxita egon da artista donostiarraren museoa.
Txillida lekuko irudi bat. (Argazkia: GFA)
2000. urtean zabaldu zuten Txillida Leku, eta urte batzuetan zehar irekita egon ostean,
2011n itxi zuten, defizitarioa zelako eta familiak ezin ziolako eutsi. Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordio batera iritsi nahi izan zuen familiak, museoa berriro irekitzeko, baina ez zuten lortu adostasunik. Orain, baina, Txillida Lekuk kudeatzaile berriak izango ditu; zehazki,
2018tik aurrera,
Suitzako Hauser & Wirth galeriak kudeatuko du espazioa. Galeriakoek azaldu dutenez, eredu iraunkor berria garatzeko asmoa daukate, Txillidaren ikuspegia kontuan hartuta.
Albiste honen aurrean,
Eneko Goia alkatea pozik azaldu da: “Zehaztasunik jakin gabe, guretzako oso berri ona da. Ahaztu beharrik ez daukagu Eduardo Txillida Donostiak izan duen sortzailerik handienetariko bat dela, erreferentzia munduan. Horregatik, lekuak izugarrizko balioa du eta berriro martxan ikustea
denontzako pozgarria da, zalatzarik gabe”.