Aurkezpenean bildutako hainbat lagun. (Argazkia: Donostiako Udala)
Euskararen Eguna da gaur, abenduak 3. Hori dela eta, Baietz 11 egun euskaraz Donostian izeneko erronkaren aurkezpen ekitaldian egin zuten larunbatean, udaletxean. Euskararen erabilera bultzatzea jarri dute helburutzat, eta, horretarako, udala elkarlanean arituko da hiriko euskal eragileekin. 2018an ekingo diote erronkari, hainbat herritan egin nahi den Euskaraldia jardueraren barruan.