BEC-eko finalean sartu da Beñat Gaztelumendi
Hemen, sailkapen osoa)
Aurreko finalarekin alderatuz, Unai Agirre izango da finalista berri bakarra. Hernanikoak protagonismoa lortu zuen Iruñean, izan ere, aurreko txapelketan finaletik kanpo geratu zen, Sarriegirekin puntutan berdinduta.
Aitor Sarriegi izan zen irabazlea Iruñeko Anaitasunan, larunbat arratsaldean jokatutako azken finalaurreko saioan. Saio oso ona eskaini zuten sei bertsolariek, Nafarroako hiriburuko tenperatuta gradu batzuk igotzea lortuz. Saioaren ostean, behin puntu guztiak banatuta, erabakita geratu ziren Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak: Amets Arzallus (aurreko txapelduna, zuzenean sailkatua), Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Horrela bada, duela lau urte bezala, Añorgako bertsolariak BECeko oholtzan aritzeko aukera izango du, beste zazpi bertsolari handirekin batera, abenduaren 17ko finalean. (