Baserritar jantziak konpondu eta berritzeko ikastaroa egingo dute
San Tomas egunerako gero eta gutxiago falta da, eta baserritar jantziak armairutik ateratzen hasteko unea iritsi da. Parte Zaharreko Arrano Beltza elkartean jantziak konpondu eta berritzeko ikastaroa emango dute, aurreko urteetako jantziak aprobetxatu, itxura aldatu, txukundu eta hobetzeko.
Abenduaren 15ean (18:00etatik 20:00etara) eta 16an (10:30etik 12:30era) emango dute ikastaroa. Aurten emakumeen jantziekin egingo dute ikastaroa, baina hurrengo urtean ere gizonezkoentzako jantziekin ere ikastaroa egitea espero dute. Beraz, hartu orratza eta haria eta joan Arrano Beltza elkartera. Mantalak konpondu, gonak moztu eta korpinoak estutu edo zabaltzen ikasteko aukera izango da.