Gidaren aurkezpena, udaletxean.
Donostiako marka eta saltoki bereziak zein kalitatezkoak gida bakarrean jaso ditu Donostia Turismoa sailak.
Made in San Sebastian du izena, eta tokiko diseinatzaileen markak, saltoki bereziak, joerei loturiko saltokiak eta egile dendak ditu gidak. Udaletik esan dutenez, Donostia zigilua duten arropak, osagarriak eta bitxiak, edertasuneko guneak, optikak eta artisautzako produktuak dira.
DTurismoa&CBri eta Donostia Moda Klusterrari atxikitako
68 establezimendu biltzen ditu gidak, eta Donostiako Sustapenaren eskutik diseinatu dute. Egitasmoaren helburua da hirian 1.000 enpresa inguru biltzen dituen eta zuzenean 2.750 laguni lana ematen dien sektorea suspertzea
Argitalpena, batez ere, bisitariari zuzendurikoa da eta lau hizkuntzatan argitaratuko da: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Donostia Turismoa & Convention Bureauren bulegoetan eta kide diren saltokietako lokaletan eskuratu ahal izango da. Internet bidez ere deskargatu daiteke
helbide honetan.