Larunbatean egin zuten agerraldia. (Argazkia: @SareDonostia)
Euskal presoen eskubideen defentsan eta bakearen artisauek deituta,
manifestazioa egingo da abenduaren 9an Parisen.
Xabier Saldias abeslariak eta Idoia Ibero Sareko kideak hartu dute hitza agerraldian eta dei egin diete Donostiarrei Pariseko mobilizazioan parte har dezaten: “Bakearen Artisauak egiten ari diren lanari babesa adierazi nahi diegu, sinistuta gaude mugarri izango dela euskal presoen baldintzak hobetzeko” Bestalde, gaineratu dute apirileko armagabetzea urrats garrantzitsua izan zela baina orain hurrengo urratsa kartzeletan ematea tokatzen dela: “Abenduaren 9ko manifestazioa inflexio puntu bat izan daiteke sufrikarioarekin bukatzeko”.
.