Mikel Laboa oroituko du Delorean taldeak Petritegiko Musik&Txotx jaialdian
Petritegiren webgunean edota ticketea.com atarian. Bi aukera eman dituzte, 30 euroko sarrera (kontzertua + pintxo afaria + Txotx), eta 35 euroko sarrera (kontzertua + pintxo afaria + Txotx + Autobus zerbitzua). Autobusa 20:00tan irtengo da Donostiako Artzain Onaren katedralaren paretik.
Aurreko urteetako jaialdietan aritu dira Gatibu, El Columpio Asesino, Capsula, John Berkhout, Bigott, Kokoshca eta Los Bracco taldeak aritu dira.
Beste urte batez musikak eta sagardoak bat egingo dute Petritegi Sagardotegian, Musik&Txotx jaialdian. Datorren urtarrilaren 5ean izango da jaia, Errege bezperan, eta Delorean taldea izango da protagonista, Euskal Herriko elektronika talde nagusietako bat. Mikel Laboa abeslari donostiarraren abestietan oinarrituriko omenaldi-lana aurkeztu berri du Deloreanek, eta horixe taularatuko dute Petritegiko agertokian.
Elkarlanean aritu dira Petritegi Sagardotegia eta Ginmusic eta Eusko Labelekin bat egin dute. Horrela, kontzertuaz gain Eusko Label produktuz osaturiko pintxo-afaria eskainiko dute, eta Petritegiko sagardoa.
Sarrerak dagoeneko salgai daude