Garberaren proiektuaren irudi bat. (Argazkia: Donostiako Udala)
Garberako eremuari eragiten dion Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren behin behineko aldaketa onartu du Donostiako Udalak. Donostiako Administrazioarekiko Auzi Epaitegiak ez du onartu Gipuzkoako Merkatarien Federazioak Garbera handitzearen aurka jarritako errekurtsoa.
Hori dela eta, Garbera handitzeko proiektuak aurrera egingo du. Udaletik esan dutenez, 2019tik aurrera azalera handiagoa izango du –62.000 metro karratu bitarte–, eta 65 saltoki berri izango ditu.