San Sebastian eguneko bandera igoera eta jaitsiera balkoitik ikusi nahi dituzu?
Zozketan izena emateko epea abenduaren 18an irekiko du udalak, urtarrilaren 5era arte.
Donostiako Udalaren webgunean. Azken eguna, urtarrilaren 5a izango da.
Zozketan parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira: 18 urtetik gora edukitzea eta Donostian erroldatuta egotea. Saridunek urtarrilaren 12an jasoko dituzte gonbidapenak, euren NANa aurkeztuta.
Ohi bezala, San Sebastian egunean Konstituzio Plazako udal eraikinaren lehen solairuko balkoiak irekiko dituzte, 50 donostiarrek –25 egun bakoitzeko, eta bakoitzak lagun bat gonbidatu ahal izango du– banderaren igoera eta jaitsiera bertatik ikusi ahal izateko. Horretaz gain, haur danborrada udaletxeko balkoitik ikusteko aukera izango dute beste 18 donostiarrek –36 guztira, bakoitzak lagun bat gonbidatzeko aukera izango baitu–, urtarrilaren 20an.
Saridunak aukeratzeko, zozketa publiko bat egingo dute urtarrilaren 8an, 18:00etan, udalbatza aretoan. Parte hartzeko izen emateko epea abenduaren 18an hasiko da. Interesa duten hiritarrek izena eman ahal izango dute Udalinfo-ko bulegoetan, 010 telefono zenbakian edo