Udako ikastaroetan euskara ikasteko diru laguntzak emango ditu udalak
Donostiako Udalak 22.597,10 euro bideratuko ditu udako ikastaroetan euskara ikasteko. Guztira 264 eskaera egon dira, eta horietatik 214 eskatzailek bete dituzte baldintzak. Gehienez matrikularen erdia ordainduko da.
16 urte baino gehiagoko donostiarrek edo Donostian lan egiten duten pertsonek eska dezakete diru laguntza. Bestalde, HABEk homologatutako edozein euskaltegitan egin behar du ikastaroa.