Sare Antifaxistak omenaldia iragartzeko egin duen kartela.
Abenduaren 8an, ostirala, omenaldia egingo diote Aitor Zabaletari. Realeko jarraitzailea labankadaz hil zutela 19 urte beteko dira egun horretan, eta omenaldia deitu du Sare Antifaxistak. 13:00an elkartuko dira Donostian, Bulebarrean.
Gainera, aurtengo omenaldia berezia izango da, joan den apirilean Zabaletaren aita, Javier Zabaleta, hil egin zen-eta. Bere semea hil zutenetik helburu bakarra izan zuen: haren hilketaren gainekoak argitzea. Hura ere gogoan izango dute omenaldian.
Bastion izeneko talde ultraeskuindarreko kide batek, Ricardo Guerrak, hil zuen Aitor Zabaleta Vicente Calderon zelaiaren inguruetan, Madrilen. Talde ultrak futbolzale donostiarren kontra antolatutako segada batean gertatu zen, Atletico Madrilek eta Realak UEFAko kanporaketa bat jokatu aurretik.