Xila Pihlström eta Mika Marenk. (Argazkia: Malen Aldalur)
Finlandiarrak dira Xila Pihlström eta Mika Marenk baina aise moldatzen dira euskaraz. Soumitar elkarteko kideak dira eta Finlandiaren independentziaren 100. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte. Horien artean, erakusketa bat jarriko dute Loiolako kultur etxean.
Euskararen, finlandieraren, Finlandiaren eta beste hainbat konturen inguruan hitz egin dute IRUTXULOKO HITZArekin. Ostiraleko astekarian egongo da elkarrizketa irakurgai.