Nahikari Garcia, Zubietan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Denboraldi hasiera oso gogorra izan ostean, badirudi egoerari buelta ematen ari dela Realeko emakumeen futbol taldea. Zaragozari 6-2 irabazi zioten larunbatean Zubietan, eta horietako bost gol izan ziren Nahikari Garciarenak (Urnieta, 1997). Hogei urte besterik ez dituen arren, bosgarren denboraldia du klubean, eta badu zer kontatu. “Halako partidetan edozer eginda golak sartzen dira, pertsonalki ongi etorri zitzaidan konfiantza lortzeko. Aurrelariak hortaz bizi gara, golak sartzeaz, eta halako erraztasuna edukitzea partida batean golak sartzeko garrantzitsua da”, adierazi dio IRUTXULOKO HITZAri.
Elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera egongo da ostiraleko astekarian.