Bulebarrean egin dute elkarretaratzea. (Argazkia: @ELAdonostia)
Protesta egin dute gaur Bulebarrean Gipuzkoako hoteletako langileek “hitzarmen duin baten alde eta azpikontratazioen eta prekarietatearen aurka”. ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek egin dute bat protestarekin. Azpimarratu dute Gipuzkoako hoteletako langileek borrokan jarraitzen dutela eta hainbat mobilizazio egingo dituztela datorren asteetan.
Bestalde,
mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu dute: “Hoteletako langileei mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu, eta gainontzeko langileei, hoteletako borrokarekin bat egitekoa, prekarietatea eta azpikontratazioa sektore guztietara zabalduta dauden gaitzak direlako”.