Ijito herria ezagutzeko tailerrak egingo dituzte Gaztelekuetan
Gros, Martutene eta Aieten antolatu dituzte hainbat jarduera, abenduaren 13, 14 eta 15ean.
Ijito herriaren inguruan aurreiritzi negatibo ugari izaten dira askotan, beraien inguruko ezagutza ezan oinarritzen direnak eta kultura horri gerturatuz desegin daitezkeenak. Helburu horrekin, Gietije elkarteak (Gipuzkoako Etorkizunerako Ijito Elkarteak) Donostiako Gaztelekuetan hainbat jarduera egingo ditu hilabete honetan zehar. 12-17 urte bitarteko gazteek Ijito herria tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, ijito herriaren kultura gertutik ezagutuko dute, eta horien inguruan dauden estereotipo eta aurreiritziak landuko dituzte. Abenduaren 13an Groseko Gaztelekuan egingo dute tailerra; abenduaren 14an, Martutenen; eta, abenduaren 15ean, Aieten. Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu